OLENTZERO KANTUZ DVD/CDa SALGAI!

2016KO ABENDUAREN 11ko KONTZERTUAREN GRABAKETA
300 HAUR ETA ARTISTA
OLENTZERO KANTATZEN

Olentzeroren  lagunak

Nor da Olentzero?

Olentzeroren egin behar nagusia da mezu baten hedatzea, neguburuaren (neguko solstizioaren) gaiari lotua den mezua : egunak gaua garaituko duela, hots argiak ilunari gaina hartuko duelako esperantxazko mezu xumea. Mezu hori ez da noizbaiteko tradizio batena bainan oraikoa, betikoa, baserri munduan eta berdin errexkiago hiri gune garaikidean bere sentsua aurkitzen duena. Gehiago jakin nahi? Bisitatu www.olentzero.eke.eus webgunea !

Olentzeroren lagunak

2013. urtean Iparraldeko olentzero eta olentzeroren lagun batzu bildu ginen eta gogoeta zoinbeitzutatik landa, OLENTZEROren Lagunak elkartea sortu. OLENTZEROk mutilak toki eta eskualde guzietan baditu, beraz dozena erdi bat ginen, denak gure ofizioaz pasionatuak baita ere,memento berean, arranguratuak. Ikatza ekoiztearen gain zertaz solastatzen ahal dira ote OLENTZEROak? Gehiago jakin…

Olentzeroren ituna

Gure elkarteak printzipio batzu proposatzen dizkizu Olentzeroren etortzea behar den bezala prestatzeko eta ospatzeko.
[+] Irakur ituna

Olentzero: nor zira?

Olentzeroren inguruko informazioak eta artxiboak atxematen ahal dira Euskal kultur erakundearekin osatu ditugun web-orrietan.
[+] Gehiago jakin

Olentzeroren agenda

Olentzeroren agenda hurbiletik segitzen dugu beti, herriz herri gure ikazkin famatuak dituen hitzordu desberdinak zerrendatuz…
[+] Agenda ikus