Nor da Olentzero?
Olentzeroren egin behar nagusia da mezu baten hedatzea, neguburuaren (neguko solstizioaren) gaiari lotua den mezua : egunak gaua garaituko duela, hots argiak ilunari gaina hartuko duelako esperantxazko mezu xumea. Mezu hori ez da noizbaiteko tradizio batena bainan oraikoa, betikoa, baserri munduan eta berdin errexkiago hiri gune garaikidean bere sentsua aurkitzen duena. Gehiago jakin nahi?
Bisitatu www.olentzero.eke.eus webgunea !
Olentzero liburuxka
“Olentzero” liburuxka hirueleduna da (euskara, frantsesa eta gaztelera). Olentzeroren Lagunak elkarteak eta Iruñeko Olentzero zaleen elkarteak apailatu dute.
> TELEKARGATU (PDF)
Olentzeroren lagunak
Gehiago jakin…

OLENTZEROREN ITUNA
Gure elkarteak printzipio batzu proposatzen dizkizu Olentzeroren etortzea behar den bezala prestatzeko eta ospatzeko.
> Irakur ituna

OLENTZERO: NOR ZIRA?
Olentzeroren inguruko informazioak eta artxiboak atxematen ahal dira Euskal kultur erakundearekin osatu ditugun web-orrietan.
> Gehiago jakin

OLENTZEROREN AGENDA
Olentzeroren agenda hurbiletik segitzen dugu beti, herriz herri gure ikazkin famatuak dituen hitzordu desberdinak zerrendatuz…
> Agenda ikus