Nor gira eta norat goaz…
2013 garren urtean Iparraldeko olentzero eta olentzeroren lagun batzu bildu ginen eta gogoeta zoinbeitzutatik landa,Olentzeroren lagunak elkartea sortu. OLENTZEROk mutilak toki eta eskualde guzietan baditu, beraz dozena erdi bat ginen, denak gure ofizioaz pasionatuak baita ere, memento berean, arranguratuak.
Ikatza ekoiztearen gain zertaz solastatzen ahal dira ote OLENTZEROak ?

Olentero eta Mari Domingi Baionako karriketan gaindi (2012)
Anbizione batzuk batitugu eta nahi ditugu mantendu eta garatu:
- OLENTZERO gure mitoen parte da, gure kulturatik ezin berestua. Ohidura hori, Iparraldean kasik galdua zena, nahi dugu berbiztu eta garatu, kure kulturaren parametroetarik bat baita.
- Ohidurek, mitoek, beren sentsu guzia hartzen dute, gizartean beren leku naturala dutelerik, beraz beti gaurkotzen ari dira. Beren bizi propioa badute, OLENTZEROrenak ere.
- Mito hori jatorrizko Euskaldun gizartearen barna hedatzeko, esplikatzeko, beregana dezaten, bada lan. Zer pentsa beraz Euskal Herrirat bizitzera heldu diren kanpotiarrer behar delarik jakinarazi! Alta populakuntza horren integratzeko tresnetarik bat izaiten ahal da: beren haurren medioz, gure kulturaren hunkitzeko, mitoen atetik sartuz.
Geroari buruz, erdaldun kulturaren presionea gatik, jakitate eskasaren gatik, OLENTZEROren ohidura lanjerrian da:
- Emeki emeki, bakarrik haurrer buruz doa pesta hori, helduak baztertuz, ahantziz gizartea bere osotasunean hunkitzen duela.
- Olentzero ez da bakarrik opari ekarlea, baizik eta esperantza ekarlea. Gauza materialak baino gehiago, bere oparia mezuak dira.
- Nola pentsa Olentzero erdaraz mintza laitekela? Ezin onhartua da, Euskaraz mintzo da eta Euskara baizik ez du konprenditzen. Hartako du beti itzulzale bat jarraikiarazten!
- Azkenean Olentzero ez da euskal bizar xuri! Lerratzen ahal gira aise, beraz zain dezagun gure burua hortarat ez erortzeko.
Gauza xinple eta xume horiek pausatueta, huna zer proposatzen dugun:
-
Iparraldeko OLENTZERO guziak identifikatzea, elgartaratzea. Elgarrekin biziaraziko dugu mitoa.
-
Bakotxa gure xokoan, OLENTZERO egiten dugu inahala untsa, hobekiena pentsatzen dugun bezala. Segur gira mezu esberdinak hedatzen ditugula, ez dela egiazko omogeneitaterik Atarratzetik Hendaiaraino. Elgarrekin, omogeneitate hori eraikiko dugu.
-
OLENTZERO ez da bakarrik Euskaraduner itzulia. Joan giten jende guzier buruz, eskola mota guzietan, Euskaradun edo ez. Obra baliosa eginen dugu gure kulturari buruz!
-
OLENTZEROk behar du aintzinetik jakin nun eta noiz igurikatua den! Tresna bat eraikiko dugu, OLENTZEROren egitarauaren betetzeko, jendeek jakin dezaten nun jo ekarrarazi nahi baldin badute. Gure web gunea izanen da, OLENTZEROen eta jendeen arteko topatze gunea.
-
OLENTZEROk beti mutilak xerkatzen ditu: zahartzen eta akitzen delakoan, gero ta gehiago galdegina delakoan. Errola nahi dutenak hartu xerkatzen ditu, zahar edo ez hain zahar. “formatuko” ditugu, lehen urratsen egiten lagunduko ditugu.
Huna laburzki zer diren OLENTZEROren lagunakelkartearen helburuak. Gurekin bat egiten baduzue jin gure ganat gustian, OLENTZEROk trumilka ukan detzan lagunak!
Ezagutu Olentzeroren pertsonaia
-
“Olentzeroren lagunak” elkartearekin partaidetzan, Euskal kultur erakundeak Olentzerori buruzko bere web atala garatu du. Ezagut ezazu itxaropenezko mezua dakarren pertsonaia mitiko horren egiazko aurpegia:
Elkarteaz gehiago jakin
- Telekargatu Olentzeroren ituna (PDF)
- Gurekin harremanetan jarri:
kontaktua@olentzeroren-lagunak.eu