Olentzero kantuz (2016)

Proiektu federatzailea

2016an Olentzeroren Lagunak, 1901 legepean den elkarteak, proiektu federatzaile, pedagogikoa, kulturala, zabala eta paregabekoa eraiki du Olentzero tematikoaren inguruan.

Olentzero kantuz2016ko abenduaren 11n, Baionako ikastetxe elebidun pribatu, publiko eta ikastolako ikasleak bildu ziren eszenatokian, aktore eta elkarte kultural batzuekin, hala nola, Baionan Kantuz, Buhaminak, Haiz’Egoa eta Watson, Odei Barroso, Patxi Amulet edo Maialen Errotabehere-n laguntza eta sustenguarekin.

Horrezgain, Iruñeatik etorri zaizkigu “Lau urrats” dantza taldeko 2 dantzari eta 2 musikari, baita ere Noaingo (Iruñea ondoko hiri bat) haur abesbatza talde bat.

300 partehartzaile bildu ziren Baionako Lauga gelan (220 ikasle eta 80 abesbatza kideak). Eskoletan egin den kantuen prestaketak, zuzendaritzak, eta teknika profesionalek (soinu eta argia) agerian utzi dute zonbait hilabetez egin lana.

Ekimen hau Baionako Eguberriko programazio ofizialean sartu da eta publiko zabal bati ideki da sarrera merke batzuekin (lekuak salgai 10 edo 15 eurotan gehienik).

Emanaldia osoki grabatua izan da, eta CD/DVD bat salgai dago (Baionako Elkar dendan).

Partehartzaileak

Eskolak – Kolegioak – Lizeoak

  • Villa Pia lizeoa
  • Largenté kolegioa eta eskola
  • Oihana ikastola
  • Baiona handiko eskola
  • Marracq kolegioa
  • Hiriondoko eskola
  • Malegarie eskola
  • Etxepare lizeoa
  • Jules Ferry eskola
  • Jean Moulin eskola
  • René Cassin lizeoa
  • René Cassin BTS Audiovisuel

Elkarte eta aktore kulturalak

  • Baionan kantuz
  • Haiz’Egoa
  • Buhaminak
  • Lau Urrats dantza taldea (Iruñea)
  • Noaingo haur abesbatza
  • Watson
  • Patxi Amulet
  • Odei Barroso
  • Maialen Errotabehere

Sustenguak

  • Baionako hiria
  • Euskal Kultur Erakundea
  • Euskararen erakunde publikoa
  • Frantziako legebiltzarra

Gehiago jakin

Kontzertuaren argazkia

Argazkiak: JPEG Studios